Iragarritako ezohizko tenperatu altuen eraginez eta denen segurtasuna bermatzeko, asteazken honetan egitekoa zen Soinubilaren 20 urteak ospatzeko kontzertua, bertan behera uztera behartuak gara.
Jakin ezazue erabaki hau hartzea ez dela erraza izan. Badakigu denek egun berezihau ospatzeko irrikitan ginela, eta zinez eskertu nahi ditugu gure ikasleak, irakasleak eta laguntzaile guztiak kontzertuaren prestaketan eginduten lan haundiarengatik.
Ez zaitezte arduratu, egindako lana ez baita galdua izango. Lanean ari gara ahalik eta azkarren data berri bat topatzeko. Berau finkatu bezain laster zuekin harremanetan jarriko gara berriz gaualdi eder batez elkarrekin goxatzek.
Zinez eskertzen dizuegu zuen ulermena eta emandako babesa.
Gure musika eskolaren 20 urteak behar elkarrekin ospatzeko parada ukanen dugulakoan



