Txistua

Txistua 3 zulo eta abesteko edota dantza egiteko nota anitz dituen musika tresna da. Europan zehar ia edonon aurki dezakegun musika tresna hau betidanik erabilia izan da Euskal Herrian eta  bizirik dirauen musika tresna herrikoietan nagusia da gaur egun ere.  Denborarekin, txistularia euskal kulturaren adierazgarri nagusienetako batean bilakatu da.

Esku ezkerrarekin jotzen da eta esku ekuinarekin Ttunttun-ak edo atabalak laguntzen du, erritmoa sortzeko. Arina eta indartsua da era berean, 7 urtetik gora jotzen ikasi dezakegu ez baitu indarraren beharrik soinu ederrak lortzeko.

Era berean, aspaldiko eta gaur egungo errepertorioei esker musika mota guztiei egokitzeko ahalmena du bai areto itxietan nahiz karriketan.

Zatoz entseatzera,  hats ematera, eta zu ere txistularia izatera !