Eo Eo ! Bagatozela !
Egia da urrunetik entzuten gaituzuela, ikusi baina lehenago ere entzungo gaituzue !
Gaiteroen banda bat 3 musikariz osatua da orokorrean, 2 gaitero (bata altua eta bestea laguntzailea) eta atabalero bat erritmoa emateko.
Elkarrekin erraldoiei edo olentzerori ibilbidea erakutsi nahi ? Edota euskal dantzariak dantzarazi ?
Festazaleak bazarete eta giroaren muinean egotea maite baduzue zatozte gurekin musikaz gozatzera !