Biolontxeloa

Gorputz osoarekin besarkatzen dugun musika-tresna, soken dardarak hobe nabaritzeko.

Bere joaldia mugagabea da, baxutik altura. Melodia guztiak abesten ditu, musika guztiak burrunbatu eta beste musika-tresna guztiekin batera jo dezake.

Soinu bero eta ozena  arkuaren bitartez xamurtzen da, eskuaren eraginez indartzen eta hatz jokoarekin errimikoa bihurtzen.

Bakarka jo dezakeen arren biziki maite du familia eta askotan bere lehengusuak diren biolina eta altoarekin aurki dezakegu, igurtzitako soken soinu hain bereziei dagozkien aberastasun osoaz gozatzeko !