Bateria

Bateria azken mendean sorturiko musika tresna itzela da, dunba edo danbor ugariz osaturiko musika tresna hoen erabilera eta erakarmena etengabe handitzen ari dira.

Bateria musika mota ia guztietan aurkitzen dugu, soinu latinoetatik rock eta jazz estiloetaraino. Aniztasun handiz inguratua den musika tresna honek, sonoritate ezberdinak eskeintzen dizkigu eta funtsezko lekua du egungo musiketan. Izan ere, bateria joleak edozein talde guztietan funtsezko betebeharra du eta urtez-urte merezitako lekua hartzen ari da.

Bateriak, musika tresna erritmikoetan jaun eta jabe denak, gazte eta helduak gozaraziko ditu bere erritmo eroekin !