Eguberritako kontzertuak 2023

Soinubilak gonbidatzen zaituzte abenduaren 20an, asteazkenean, Eguberriko kontzertuetara.

Bertako eta atzerriko kantu eta musikez osaturiko egitarau eder bat proposatzen dizuegu, festa giroan ospatzeko:

16h00 Entzunaldia gure zeharkako flauta, biolin eta gitarra jotzaile gazteenen eskutik Pierre Espil Mediatekan.

17h00 Soinubilako txistulari, gaitero eta trikitilariekin kalejira hazparneko karriketan, Elgar Zentrutik abiaturik Bihotz Sakratuaren kaperara.

18h00 Kontzertua Bihoitz Sakratuaren kaperan, kantuez gain, tronpeta, zeharkako flauta, pianoa, gitarra eta trikitixez osaturiko taldeak entzuteko aukera bikaina izango dugu.

Etor zaitezte zuen lagun eta familiekin momentu goxo bat pasatzera neguko kantu eta soinuekin !