Hazparne-Azpeitia anaitasunaren kontzertua

Bazkide agurgarriak,   Soinubilak Hazparne-Azpeitiako anaitasunaren komitea eta Idiak Penarekin antolaturiko anaitasunaren kontzertu handira gonbidatu nahi zaituzte :   Apirilaren 22an 18h00tan Hazparneko MENDEALA aretoan    Soinubilak eta Azpeitiako Juan de Antxieta musika eskolek kontzertuaren lehen zatia egingo dute, ondotik, Azpeitiko Udal Musika Banda entzuteko aukera paregabea izango dugu . 200 musikari zahar eta gazte elkar topatuko dira musika gaualdi eder bat eskaintzeko. Hitzartu azkar egun hau eta zatozte zuen lagun eta familiarekin festa jendetsua espero dugu ! Kantuak, dantzak eta musika ederra egitarauan !