Olentzero Hazparren

Egun on deneri,

Abenduaren 20an, Olentzero Hazparnera etorriko da.

Arratsaldeko 4terdita goiti, Elizako plazan Elgar Oinkaren dantza ikusgarria, ondotik kalejira animatua Soinubilako musikariekin. Urtero bezala, Hazparneko eskoletako haurrek eguberriko kantuak emanen dituzte gure buraso musikariekin.

Bertan, arno beroa, taloak eta ostatua izanen dira. Aurten berrikuntza bat, gaztain beroak jastatzen ahalko dituzue! Ez ahantz zuen baso berria.

Zatozte gurekin baserritarrez jantzirik eta mezua pasaraz zuen inguruan !

 

Milesker eta larunbatarte !