KONTZERTUA Munduari bira 80 minututan

Hazparneko Herriko Etxearekin dugun lankidetza hitzarmenaren baitan aurkeztu nahi dizuegu Belharra Trio-ren kontzertu berezia.

Aparteko musika bidaia honek erakutsi nahi du, musika herrialde baten arimaren adierazpenik sakonena dela. Intimitatea, distira, pasioa, ñabardurak, erritmoaren lilura eta soinuen koloreak uztartuko dira, bizia, xarmagarria eta ustekabez beteriko programa original honetan.

Ibilbide honek munduan zehar eramango zaitu, frantziar, eslaviar, eskandinaviar, errusiar, estatubatuar, vienar, klezmer, irlandar, japoniar eta hegoamerikar tradizioetako lanei esker.

Entzuleek, besteak beste, Maurice Ravel, Dmitri Chostakovitch, Frank Martin, Edvard Grieg, Paul Schoenfield, Bright Sheng, Antonín Dvořák, Fritz Kreisler eta Astor Piazzolla-ren obrak entzuteko aukera izango dute.

Belharra Trio :
Damaris Alsunard, pianoa
Patrick Prunel, biolina
Yves Bouillier, biolontxeloa

Sarrerak jada erreserbatu ditzakezue botoian klik eginez.